Euskal Herriko Tamburello Txapelketa

 Aurreko astelehenean, abenduaren 8an, Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak (Tamburello sailak) Euskal Herriko I. Txapelketa antolatu zuen Aiegasen (Ortuella). Gogoratu Tamburelloko I. Euskal Liga jokatzen ari garela eta martxora arte ez dugula bukatuko. Joan den astelehenean, berriz, Aiegas auzoko areto futboleko kantxan elkartu ginen eta bi talde egin eta gero partidu luze bat egin genuen jakiteko nor zen Euskal Herriko Tamburello Txapelketako garailea. Azkenean partidu gogor baten ostean Bizkaitarrak irabazi zion Tamburellariak taldeari I. Euskal Herriko Tamburello Txapelketa (3 vs 3) irabaziz. Hona hemen emaitza eta argazki batzuk.


Emaitza


Bizkaitarrak 35-27 Tamburellariak


Bizkaitarrak txapeldunak! Zorionak!

Argazki batzuk












Comentarios

Entradas populares de este blog

Bizkaitarrak, Bilboko I. Tamburello Txapelketako irabazlea!